top of page
Ancla 1

ZINEMALDIA 2018

profesional zenbait Bilbon elkartuko dira ate irekiko saioetan modu kolaboratiboan ezagutzaren transmisioan parte hartu eta Europako ikus-entzunezko sektorearen etorkizuna aztertzeko.

 

Hitzordu horretan zehar jaialdiko sekzio ezberdinetan hautatutako lanak proiektatuko dira eta, horrez gain, hitzaldiak, konferentziak, lan-saioak, maisu - klaseak...

FERMÍN MUGURUZA
guerin.jpg
paul urikujo jpg.jpg
Captura de pantalla 2018-11-06 a las 12.
_MG_3486.jpg
_MG_3855.JPG
Bless you.png
ellas.png
Breathe.png
IMG_0373.jpg
_MG_3873.jpg

Zinema Eskola Europareen Bilboko Jaialdia 2018ko azaroaren 26-30 bitartean ospatuko da. Jaialdian zehar nazioarteko zinema-eskola garrantzitsuenetako karrera-amaierako zenbait lan proiektatuko dira. Jaialdia topaleku bat da, nazioarteko zinema-eskoletako ikasleak eta topaketa honetan parte hartzeko hautatu diren ikus-entzunezko film eta lanen egileak diren Euskadiko ikasle gazteak elkartzea ahalbidetzen duena.Ikasleekin batera, bertan izango dira zinema-eskoletako ordezkariak, zuzendariak eta zinematografia-industriako profesionalak, jendaurrera irekitako hitzaldi, maisu-eskola, konferentzia eta lantegietan parte hartzeko gonbitea luzatuko zaielarik.

 

Jaialdira aurkeztutako lanak deialdian parte hartzen duen eskola bakoitzeko ordezkariek hautatuko dituzte aldez aurretik. Eskola bakoitzak lehiaketara lan kopuru jakin bat aurkezteko aukera izango du, sekzio hauen barruan:

 

  • Animazioa

  • dokumentala

  • fikzioa

  • esperimentala

 

BILBAO EUROPEAN CINEMA SCHOOL MEETING Zinema-eskolen topaketan Europako zinemaren etorkizunari buruzko foro bat garatuko da, zinematografiako talentu berrien sustapena izango duena ardatz.Topaketa plataforma garrantzitsua da etorkizuneko zinegileen lanak ikusgai ipini eta instituzio ezberdinen, industriaren eta sortzaile gazteen artean sinergia berriak sortzeko.


Bost egunetan zehar ikasleak, Europako zinema-eskola garrantzitsuenetako arduradunak eta zinematografia-industriako

KARTELA.jpg

profesional zenbait Bilbon elkartuko dira ate irekiko saioetan modu kolaboratiboan ezagutzaren transmisioan parte hartu eta Europako ikus-entzunezko sektorearen etorkizuna aztertzeko.

 

Hitzordu horretan zehar jaialdiko sekzio ezberdinetan hautatutako lanak proiektatuko dira eta, horrez gain, hitzaldiak, konferentziak, lan-saioak, maisu - klaseak...

MASTERCLASS EUSK

ZINEMA MASTERCLASS-AK

Bilboko Zinema Eskola Europarren Jaialdiak, Bilbao European Schools Zinema Fest, hainbat masterclass eskainiko ditu azaroak 26tik 30era bitartean, bere egitarauaren barruan. Mintegi hauen helburua, ikuspuntu ezberdinak erabilita zinemagintzarekin loturiko hainbat alderdietan sakontzea da. Masterclassak zinema eskola, ikus-entzunezko komunikazioa, arte ederrak eta arte eszenikoetako ikasleei zuzendurik daude, baita gaian interesa duen pertsona orori ere.

Sarrera librea izango da lekua bete arte.

Aurretik izena ematea beharrezkoa da formulario honetan.

FERMÍN MUGURUZA

muguruza jpg.jpg

Azaroak 26 - 16:30 BILBOROCK

JOSE LUIS GUERÍN

Captura de pantalla 2018-11-06 a las 12.

Azaroak 27 - 16:30 BILBOROCK

OLIVER LAXE

Captura de pantalla 2018-11-06 a las 12.

Azaroak 28 - 17:00 AE MUSEOA

PAUL URKIJO

paul urikujo jpg.jpg

Azaroak 29 - 17:00 BILBOROCK

FOROA EUSK

FOROA "EUROPAR ZINEMAREN etorkizuna"

Azaroak 28a , 11:00-13:00h Bilboko Arte Ederretako Museoan

Azaroaren 28an, asteazkena, “Europar Zinemaren etorkizuna” lelopean ikus-entzunezko arloaren inguruko topaketa garatuko da Bilboko Arte Ederretako Museoaren areto nagusian. Bertan, Estatu mailan, Europan zein Euskal Herrian zinemagintzarekin lotutako hainbat erakundeetako ordezkariek hartuko dute parte.

Foroaren helburua, europa mailan ikus-entzunezko sektorearen analisia egiteko gunea sortzea da, ikus-entzunezko industriako profesionalen eta sortzaile berrien arteko hartu-emana sustatuz. Bertan, erronka berriak, negozio eredu berriak, finantziazioa eta genero berdintasuna izango dira, besteak beste, hizpide.

Forora joan ahal izateko, jendeak aurretik izena eman behar zuen.

_MG_3486.jpg
TOPAKETA

zinema esKolen topaketa

Azaroak 30 ostirala, Bilboko Arte Ederren Museoaren aretoan zinema eskola desberdinen arduradunak haien ikasketak zertan oinarritzen diren eta haien lotura Bilbao European Schools Zinema Festarekin zelako izan zen azaldu ziguten. Gero, bertaratu zinerenek haien zalantzak eta elkarri eragitearen aukera izan zuten. Topaketa honetan haien ordezkariekin eskola hauek parte hartu zuten: 

- UPV-EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea (Ikus-entzunezko Komunikazioko Gradua eskaintzen duena). Ordezkaria Amaia Nerekan Umaran izan zen, fakultateko irakaslea. 

- DIGIPEN – Institute of Technology Europe – Bilbao (animazioan eta bideo-jokoen garapenean espezializatua). Ordezkaria, Carlos Varela Arte fakultateko irakaslea izan zen. 

- Euskal Herriko Zinema Eskola ECPV – EHZE (cinema eta ikus-entzunezkoen arloko profesionalen formazioa). Ordezkaria Ibai Ruiz, eskolako zuzendaria. 

- Gasteizko Arte eta Ofizio Eskola (argazkilaritza, bideo eta arte digital ikasketak eskaintzen ditu). Ordezkaria Juan Arrosagarai, profesor de video eta argazkilaritza y fotografía. 

- Humanitate Mondragon Unibertsitatea (Ikus-entzunezko Komunikazio Gradua eskaintzen da). Ordezkaria Ibai Zabala, Ikus-entzunezko Komunikazio Graduko ikaslea eta Bilbao European Schools Zinema Festeko parte-hartzailea. 

- ECAM - Zinematografia eta Ikus-entzunezko Madrideko Eskola (Ikus-entzunezko inguruan diplomatura desberdinak eskaintzen dituzte). Ordezkariak Víctor Vicente Villavicencio eta Magdalena Orellana, diplomatura desberdinen ikasleak eta Bilbao European Schools Zinema Festeko parte-hartzaileak. 

- ECIB – Bartzelonako Zinema Eskola (Zinematografia formakuntza eskaintzen duen Kataluniako eskola). Ordezkaria Sweety Sahijwani, ikaslea eta Bilbao European School Zinema Festeko parte-hartzailea. 

- Filmakademie Baden-Württemberg (Ikus-entzunesko ikasketak eskaintzen dituen Alemaniako eskola). Ordezkariak Matthias Kreter eta Max Breuer, eskolako ikasleak eta Bilbao European Schools Zinema Festeko sari baten irabazleak. 

_MG_3855.JPG
IRABAZLEAK

IRABAZLEAK

ANIMAZIOA

BLESS YOU!

Bless you.png

Paulina Ziolkowska, Polonia - 4’ 55”

(The Polish National Film TV and Theatre School)

Guztiak guztietaz nekatzen dira. Baina gauzak benetan okertzen dira zeure buruaz nekatzen zarenean.

FIKZIOA

BREATHE!

Breathe.png

Matthias Kreter eta Max Breuer, Alemania - 10’ 

(Filmakademie Baden Wüttemberg) 

Whiskia, habanoak eta janari gozoa kartekin konbinatuak. Bilera dotore eta eroso baten begiz bistako markoa. Hala ere, kasu honetan, bertakoak ez dira jolasten dibertsioagatik eta bere izenagatik, baizik eta bere bizitzagatik. 

ESPERIMENTALA

ELLAS

ellas.png

Aitziber Escudero eta Oihane Amurrio, Espainia - 2’ 35” 

(EHU / UPV, Arte Ederretako fakultatea) 

Boterea ematen diot neure buruari, eskubidea, benetako bizitzei buruz fikzioak sortzeko, zein, justifikaziorik gabe, nire gogoan bihurtzen dira fikzioei buruzko benetako bizitetan. Kulturak diktatzen dituen eta kateatuta gaudenak bezalako arau batzuk ezarriz. 

DOKUMENTALA

ESCULPIENDO EN LA MEMORIA

IMG_0373.jpg

Rubén Seca, Espainia - 3’ 40”

(ECIB)

Memoriari buruzko kontaketa - pertsonala eta pribatua nahiz kolektiboa - gertaera eskultorikoaren bidez.

EPAIMAHAIA

EPAIMAHAIA

Captura de pantalla 2018-11-06 a las 12.

Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua Complutense Unibertsitatean (Madril, 1982-1987). Gaur egun, Donostiako Zinemaldiko Industria Saileko erantzunkidea da 2012az geroztik. Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroko Ikus-entzunezkoaren Koordinatzailea (Donostia, 2008-2012). Zinemaren Historiako eta Ikus-entzunezko Bitartekoen irakaslea Deustuko Unibertsitateko Giza eta Gizarte Zientzian Fakultatean (Donostia, 1999-2003).

Sarobe Arte Eszenikoen Zentroko Zinema Ikasgelako Koordinatzailea (Urnieta, 1994-2002). Andaluziako Filmotekako Programazio arduraduna, (Cordoba, 1990-1991). Ikus-entzunezko Errealizazio, Gidoi eta Lengoaia irakaslea Lanbide Heziketako Zentroan, ESCIVI - Zine eta Bideo Eskola (Andoain, 1988-1990).

ESPERANZA LUFFIEGO

Jara editada.jpg

JARA

AYÚCAR

Humanitateetan eta komunikazioan lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean (Donostia),eta Ikus-entzunezko eta dokumentu-idazketa: estrategia narratiboak eta ekoizpen-prozesuak graduondokoa egin zuen UPV-EHUn (Leioako campusean). 

Donostiako Zinemaldiko industria-sailean (Sales Office) hasi zuen Jarak bere ibilbidea, 2009an. Ordutik, nazioarteko ikus-entzunezko sektorearekin zerikusia duten lanekin uztartu du Donostiako Zinemaldiko Industry Club-eko lana; matchmaker aritu danazioarteko hainbat merkatutan (MIPTV, MIPCOM, EFM de la Berlinale, Marché du Film del Festival de Cannes, FICG), zinematografia-banaketan (One Eyed Films, London) eta telebistako produkzioan (Bainet TV). 

Bestetik, FICG-ko merkatua antolatzen lagundu zuen, proiekzioak eta moderazioak koordinatu zituen San Cristóbal de las Casaseko Nazioarteko I. Zinema Jaialdian, eta AECIDen prestakuntza-zentroko programazioaz arduratu zen Antigua Guatemalan. Gaur egun, Zineuskadiko komunikazio-arduraduna da, eta sektorea zinearen merkatuan nazioartekotzeko adarraz arduratzen da (Basque Audiovisual).

Captura de pantalla 2018-11-06 a las 12.

UNESCO Etxeko garapenerako Kultura programako arduraduna da 2012az geroztik. Hamahiru urteko esperientzia du garapenerako nazioarteko kooperazioan eta baita kultur arloko kudeatzaile modura ere. Hala, kontsultari modula lan egin du UNESCO erakundearen bulegorako Montevideon eta gobernuz kanpoko sektorean. 

Aktibista feminista da eta, gainera, GizARTE Gizarte Eraldaketarako Heziketa Artistikoen Euskal Sareko koordinazioaz arduratzen da. 

JESSICA

DOMINGUEZ

Captura de pantalla 2018-11-06 a las 12.

AMARA

MOSTEIRO

Gidoilaria, Zuzendaria eta argazki Zuzendaria. Istorioak kontatzeko irrikak antzerkia egitera eraman zuen oso txikitatik eta arte mota guztiekin esperimentatu zuen; bitartekoa aldatu egiten zen, baina helburua berbera zen.

Bizkaiko Antzerki Ikastegian (BAI) arte eszenikoak ikasi eta Deustuko Unibertsitatean filosofiako ikasketak hasi ostean, Argazki Zuzendaritza ikasi eta zineman narraziorako forma osatuena aurkitu zuen.

Gaur egun, zineman lan egiten du, argazki sailean, eta film labur eta bideoklip ugaritako argazki-zuzendaria izan da. Egun argazki-zuzendari modura egindako bere lehen filma muntatze-fasean dago eta bigarrena preprodukzio fasean.

bottom of page