top of page

FERMÍN MUGURUZA

atzera

Azaroak 26 - 16:30 BILBOROCK

+ PROIEKZIOA "BELTZA NAIZ"

("Black is Beltza"-ko making of / dokumentala)

​

+ ZUZENDARIAREKIN SOLASALDIA

Fermin Muguruza Euskal Herriko kultura alternatiboko lider bat da, euskal kulturaren panoraman influentzia gehiena izan duten eta garrantzitsuenetakoak izan diren pertsonen artean kokatzen da. Bere lehen dokumentala “Bass-que Culture” izan zen eta Jamaikan grabatu zuen 2006an. Beranduago, “Check Point Rock, canciones desde Palestina” (2009) filmatu zuen. 2010ean 11 dokumental egin zituen Arabiako herrialdeetako musikari buruz, Al-Jazeera telebista-kateak aginduta, Bartzelonako In-Edit Jaialdian sari nazionala jasoz. 2012an “Zuloak” zuzendu zuen, Donostiako Zinemaldiko Zabaltegi sekzioan estreinatu zen filma. 2013an, Daniel Gomezekin batera, “No More Tour” zuzendu zuen, bere azken birari buruzko dokumentala. 2015ean “Nola?” aurkeztu zuen, New Orleansean grabatua, Katrinaren hondamendia igaro eta 10 urtera, musikariei ahotsa eskainiz, Preservation Hall Jazz Band historikotik Katey Red bounce rap-abeslarira arte, Galactic, Dr. John eta Trombone Shorty kolaboratzaileekin batera. 2018. urtea Black is Beltza proiektuaren urtea da, urriaren 5ean zinema-aretoetan estreinatu zen animazio-filma. "BLACK IS BELTZA" proiektuarekin film bat jendeak parte hartu nahi duen ekimen izatea lortzen ari da.

izen - emate formularioa

bottom of page