
AZAROAK
22-25
NOVIEMBRE
EPAIMAHAIA

JARA
AYÚCAR
Humanitateetan eta komunikazioan lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean (Donostia),eta Ikus-entzunezko eta dokumentu-idazketa: estrategia narratiboak eta ekoizpen-
prozesuak graduondokoa egin zuen UPV-EHUn (Leioako campusean).
Donostiako Zinemaldiko industria-sailean (Sales Office) hasi zuen Jarak bere ibilbidea,2009an. Ordutik, nazioarteko ikus-entzunezko sektorearekin zerikusia duten lanekinuztartu du Donostiako Zinemaldiko Industry Club -eko lana; matchmaker aritu danazioarteko hainbat merkatutan (MIPTV, MIPCOM, EFM de la Berlinale, Marché du Film del Festival de Cannes, FICG), zinematografia- banaketan (One Eyed Films, London) eta telebistako produkzioan (Bainet TV).
Bestetik, FICG-ko merkatuaantolatzen lagundu zuen, proiekzioak eta moderazioak koordinatu zituen San Cristóbalde las Casaseko Nazioarteko I. Zinema Jaialdian, eta AECIDen prestakuntza-zentrokoprogramazioaz arduratu zen Antigua Guatemalan. Gaur egun, Zineuskadikokomunikazio-arduraduna da, eta sektorea zinearen merkatuan nazioartekotzeko adarrazarduratzen da (Basque Audiovisual).

ESPERANZA LUFFIEGO
Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua Complutense Unibertsitatean (Madril, 1982-1987). Gaur egun, Donostiako Zinemaldiko Industria Saileko erantzunkidea da 2012az geroztik. Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroko Ikus-entzunezkoaren Koordinatzailea (Donostia, 2008-2012). Zinemaren Historiako eta Ikus-entzunezko Bitartekoen irakaslea Deustuko Unibertsitateko Giza eta Gizarte Zientzian Fakultatean (Donostia, 1999-2003).
Sarobe Arte Eszenikoen Zentroko Zinema Ikasgelako Koordinatzailea (Urnieta, 1994-2002). Andaluziako Filmotekako Programazio arduraduna, (Cordoba, 1990-1991). Ikus-entzunezko Errealizazio, Gidoi eta Lengoaia irakaslea Lanbide Heziketako Zentroan
ESCIVI - Zine eta Bideo Eskola (Andoain, 1988-1990).

AMARA
MOSTEIRO
Gidoilaria, Zuzendaria eta argazki Zuzendaria. Istorioak kontatzeko irrikak antzerkia egitera eraman zuen oso txikitatik eta arte mota guztiekin esperimentatu zuen; bitartekoa aldatu egiten zen, baina helburua berbera zen.
Bizkaiko Antzerki Ikastegian (BAI) arte eszenikoak ikasi eta Deustuko Unibertsitatean filosofiako ikasketak hasi ostean, Argazki Zuzendaritza ikasi eta zineman narraziorako forma osatuena aurkitu zuen.
Gaur egun, zineman lan egiten du, argazki sailean, eta film labur eta bideoklip ugaritako argazki-zuzendaria izan da. Egun argazki-zuzendari modura egindako bere lehen filma muntatze-fasean dago eta bigarrena preprodukzio fasean.

JESSICA
DOMINGUEZ
UNESCO Etxeko garapenerako Kultura programako arduraduna da 2012az geroztik. Hamahiru urteko esperientzia du garapenerako nazioarteko kooperazioan eta baita kultur arloko kudeatzaile modura ere. Hala, kontsultari modula lan egin du UNESCO erakundearen bulegorako Montevideon eta gobernuz kanpoko sektorean.
Aktibista feminista da eta, gainera, GizARTE Gizarte Eraldaketarako Heziketa Artistikoen Euskal Sareko koordinazioaz arduratzen da.